Hileko lehen egun guztietan zapatila esklusibo pare baten zozketa egingo dugu, eta web orrian salgai jarriko dugun txartel bat erosten baduzu bakarrik lortu ahal izango da. Bezero bakoitzak gehienez 10 txartel erosi ahal izango ditu, bakoitzak euro bat ordainduta. Txartel hauek lor dezakezun beste aukera bat, gure web gunenan erosketa bat egiten duzunean, zapatilaren kutxa barruan 3 txartel aurkituko dituzu, opari moduan eta gure webguneari eman diozun konfiantzagatik. Zozketa egingo da, zozketatzen dugun zapatilaren kostuak berreskuratzen baditugu, bestela erosi edo dituzuen txartelak hurrengo hileko zozketarako balio izango dira. Azkenik, zozketa berezi bat egingo dugu urteberri egunean, zozketa honetan sartzeko egin behar duzuen gauza bakarra gure instagrameko kontua jarraitzea , argitalpenari like ematea eta zuen istorioetan guri aipatzea. Zozketaren irabazleari posta elektronikoz eta instagramen bidez jakinaraziko zaio irabazlea izan dela, eta zapatilak bidaliko zaizkio. Zapatilaren neurria zozketaren hasieran emango da, hau da: zure neurria 43 bada eta egokitu zaizun zapatila 41-ko neurria badu guk ezingo dugu ezer egin. Zuk, zure zapatilarekin nahi duzuna egin ahal duzu.
